Lanerako prestakuntzako eta lan-aurreko lantegiak

Lanerako prestakuntzako lantegiek trebetasun sozialen lehen harrera eta prestakuntza eskaintzen dute. Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonek jotzen dute tailer horietara, gizarteratze aktibo eta sortzaile baterako ohiturak eta jarrerak sortzeko helburuarekin.

Lan-aurreko tailerrak dira gizartean eta lan-munduan txertatzeko hurrengo urratsa. Eremu horiek txertaketarako prozesuen garapena bultzatzen dute, lan-merkatura hurbiltzeko zereginen bitartez. Zeregin hori honako hauetan garatzen da: arropa eta jostailuak birziklatzeko tailerretan, oinetakoak eta liburuak berreskuratzeko tailerretan eta Caritasen baratzeetan.