Gure gizarteko pertsona zaurgarrienei harrera egin eta susperraldian lagun egiteko eginkizuna betetzeko, Caritasek boluntarioen beharra du. Sufritzen duten pertsonen ondoan egotea erabakitzen dutenen presentzia, bultzada, fedea eta elkartasuna dira erakunde gisa dugun indarrik handiena.
Caritaseko boluntarioek ekintza antolatua eta kristau-komunitateak babestua garatzen dute, justiziaren alde eta desparekotasuna eta gizarte-bazterketa eragiten duten kausen salaketarekin konprometituta.
Ikasturtea aurrera eramateko errefortzua behar duten haurrekin eta nerabeekin astero konpromisoa har dezaketen pertsonak behar ditugu.
El aprendizaje de la lengua es una herramienta imprescindible para la inclusión de personas extranjeras que llegan a nuestro territorio buscando la oportunidad de una vida mejor.
Dei bat izan daiteke Caritasekin harremanetan jartzeko lehen urratsa. Dagokion informazioarekin eta/edo desbideratzearekin batera, garrantzitsua da hurbiltasuna eskaintzea eta arretaz entzutea.
Zenbaitetan, eguneroko eginkizunen aurrean zailtasunak sor daitezke baliabide pertsonalen galera edo faltagatik, hizkuntza ez jakiteagatik edo bestelako egoerengatik. Oso garrantzitsua da ekintza jakinetan, kudeaketa administratiboetan edo bakardade-uneetan lagun egitea.
Caritaseko zerbitzuei eta programei zentzua ematen dietenak horien beharra duten pertsonak dira. Boluntarioei, haien denborari eta konpromisoari esker sortzen dira susperraldi eta sustapen pertsonalerako espazio horiek.
Caritaseko boluntariotza bokazioa da: pertsona baliagarriak izatea, une zailetan bultzada, babesa eta konpainia behar dutenentzat.
Gure boluntario-taldearekin bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan Caritasekin.
Pza. de Nuestra Señora Madre de los Desamparados, 1, 1º
01004 Vitoria-Gasteiz