Enpresa Bihoztunak

Caritasen elkartasunaren, justiziaren, errespetuaren eta berdintasunaren balioak partekatzen dituzten enpresetan Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko ekintzak sustatzea du xede proiektu honek. Enpresa bihoztunak proiektuak lankidetza-harremanak finkatzen ditu enpresekin, haien konpromisoa ekintza zehatzetara bideratuz, gizarte-ongizatea garatzen laguntzeko.

Nola egin dezakete lan enpresek Caritasekin? Aukerak ugariak dira eta lankide diren alderdien proposamenetara zabalik daude:

  • Caritasek lagundutako pertsonei lan-merkatuan sartzen laguntzea, lanpostu bat eskainiz enpresa-lankidean edo lanbide bat ikasteko edo hobetzeko aukera eskainiz.
  • Gauzazko dohaintza egitea: arropa, altzariak, etxeko tresnak, ekipamenduak edo erremintak.
  • Erakunde-boluntariotza sustatzea: profesionalen lanorduak eskaintzea gai jakinetan laguntzeko (kontabilitatea, publizitatea, lagun egitea, prestakuntza, osasuna, teknologia berriak eta abar)..
  • Dohaintza ekonomikoa egitea Caritasen jarduerak laguntzeko..
  • Zerbitzuak doan ematea (azpiegiturak, erakundearen promozioa, ostatua, mezularitza, publizitate-espazioak, inprenta…).
  • Noizean behingo dohaintzak egitea larrialdiei aurre egiteko: hondamendi naturalak, gerrak, gosea, baztertutako pertsonen babesgabetasuna…
  • Sentsibilizazio-jarduerak babestea, hezkuntza-materialak egitea, argitalpenak eta abar.
  • Sozietate elkartu bilakatzea, urtean ekarpen ekonomiko bat eginez, enpresak/erakundeak finkatutako zenbatekoarekin.

Informazio gehiagorako eta harremanetarako: empresasconcorazon@caritas.actualiza.es

Enpresa bihoztunak liburuxka